Egilearen artxiboa: ariaupi

ITZULTZEA

Agur bakoitzean zerbait hausten da norberaren barruan. Bizitzako sasoi baten parte izan den hori gehiago ikusiko ez dela jakitean edo, behintzat, ez dela gehiago berdina izango ulertzen denean. Denborak eta esperientziek josten gaituzte, aldatzen; eta joaten dena ez da sekula … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Banago, badaukat

Banago etxe berrian. Banago lan berrian. Ia lau hilabete daramatzat herrialde berrian; kontinente berrian. Eta askok pentsatu dute azkenengo hilabete honetan abandonatu egin ditudala, abandonatu ditudala bloga eta youtubeko kanala ere. Baina ez. Denbora kontua da guztia. Urritik azarorako jauzian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Bidegilea-Bidelaguna

Maleta bete ilusio eta ametsez etorri nintzen Txilera. Mundu berri bat, kultura bat, historia bat ezagutzeko gogoz. Bidean, baina, amets eta ilusio berriak joan zaizkit sortzen eta hilabete bi baino ez daramatzat hemen. Gertaeren kateatze etengabearen ondorioz, lehenik eta behin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzuna 1

EUZKADI, edo nola kateatzen diren gertakizunak oharkabean

Aste honetan ikasle batek tatuajeaz galdetu dit. Beste azalpen batzuen artean, mendi bat ere badela esan diot. Mendia nire pasioa da. Mendia nire Herria da. Mendia askatasuna da. Basatia. Natura. Konexioa. Unibertsitatean CAU izeneko Klub Andinoa dagoela azaldu dit berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Egun on, maiteok

Ez da erraza distantziatik idaztea. Kontrako urtaroetan bizi gara. Hemen udaberria denean, hor udazkena; hemen uda denean, hor negua. Ozeano zabal batek eta orduek banatzen gaituzte, zuek eta neu. Distantzia geografikoa beti da bera, baina tenporala ez. Batzuetan 6 dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Eskerrak

Eskerrak estatistikek huts egiten duten lantzean behin. Ez da lurrikararik egon; terremotoak bai, ordea. Baina bestelakoak. Asteburu ederra izan da, baina etxekoekin ezin daiteke konpara. Ezagutu dut zer den Santiago Fiestas Patrias-en. Batetik, kaleak hutsik geratzen dira. Euskal Herriak bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Lurrikarak

Lurralde sismikoa da Txile. Hona heldu eta egun bira jada sentitu nuen nik “lurrikara” eta beraiek “temblor” deitzen duten horietako bat, esnatu berri ohetik altxatu eta dena dardarka sumatu nuenean. Egunero gertatzen omen dira “dardarak”, baina gehienak txikiak izaten dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Badatoz

Osteguna gaua da. Zuentzat jada barikua. Sentitzen dut, baina ezin dezaket pentsatu ondoko etxekoen musika altuak ez didalako uzten. Jai giroan daude batzuk jada; izan ere, asteburu honetan Fiestas Patrias ospatzen dira Txilen eta egun handia irailaren 18an bada ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Txiletarrek ez dute agujetarik

Palan ibili nintzen atzo Eusko Etxean. Hemen “Pelota Vasca” esaten diote. Ostiraletan umeekin entrenatzen dut, oraindik hasiberria naizelako. Baina aurreko astean Selekzioan jokatuko duen emakume batek, Zitak, astelehenean emakumeekin entrenatzeko gonbita egin zidan eta, beste behin ere, onartu egin nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzuna 1

Itxarkundia

Larunbat benetan zoragarria pasatu dut. Bai, badakit astelehena dela, egun bi pasatu direla eta ematen duela oraindik larunbata izango balitz bezala hasi naizela idazten. Atzo hasi nuen bloga eta ez nuen larunbata kontatu gabe utzi nahi. Asteazkenean “Txiki” etorri zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun