Hilabetekako artxiboa: iraila 2016
Egun on, maiteok
Ez da erraza distantziatik idaztea. Kontrako urtaroetan bizi gara. Hemen udaberria denean, hor udazkena; hemen uda denean, hor negua. Ozeano zabal batek eta orduek banatzen gaituzte, zuek eta neu. Distantzia geografikoa beti da bera, baina tenporala ez. Batzuetan 6 dira … Jarraitu irakurtzen
Eskerrak
Eskerrak estatistikek huts egiten duten lantzean behin. Ez da lurrikararik egon; terremotoak bai, ordea. Baina bestelakoak. Asteburu ederra izan da, baina etxekoekin ezin daiteke konpara. Ezagutu dut zer den Santiago Fiestas Patrias-en. Batetik, kaleak hutsik geratzen dira. Euskal Herriak bere … Jarraitu irakurtzen
Lurrikarak
Lurralde sismikoa da Txile. Hona heldu eta egun bira jada sentitu nuen nik “lurrikara” eta beraiek “temblor” deitzen duten horietako bat, esnatu berri ohetik altxatu eta dena dardarka sumatu nuenean. Egunero gertatzen omen dira “dardarak”, baina gehienak txikiak izaten dira … Jarraitu irakurtzen
Badatoz
Osteguna gaua da. Zuentzat jada barikua. Sentitzen dut, baina ezin dezaket pentsatu ondoko etxekoen musika altuak ez didalako uzten. Jai giroan daude batzuk jada; izan ere, asteburu honetan Fiestas Patrias ospatzen dira Txilen eta egun handia irailaren 18an bada ere, … Jarraitu irakurtzen
Txiletarrek ez dute agujetarik
Palan ibili nintzen atzo Eusko Etxean. Hemen “Pelota Vasca” esaten diote. Ostiraletan umeekin entrenatzen dut, oraindik hasiberria naizelako. Baina aurreko astean Selekzioan jokatuko duen emakume batek, Zitak, astelehenean emakumeekin entrenatzeko gonbita egin zidan eta, beste behin ere, onartu egin nuen … Jarraitu irakurtzen
Itxarkundia
Larunbat benetan zoragarria pasatu dut. Bai, badakit astelehena dela, egun bi pasatu direla eta ematen duela oraindik larunbata izango balitz bezala hasi naizela idazten. Atzo hasi nuen bloga eta ez nuen larunbata kontatu gabe utzi nahi. Asteazkenean “Txiki” etorri zen … Jarraitu irakurtzen
Txile nire begietatik
Lagun handi baten bloga irakurtzeak ekarri nau itsaso honetara. Euskal Filologiako ikaskide izan nuen Estitxu Irisarri elgoibartarra, ondoren masterkide eta, ezagutu nuenetik, bihotzeko lagun. Bizitzaren kasualitateek jarri gaituzte Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa hura Bordelen eta ni Txilen (Santiagon), … Jarraitu irakurtzen