Badatoz

Osteguna gaua da. Zuentzat jada barikua.
Sentitzen dut, baina ezin dezaket pentsatu ondoko etxekoen musika altuak ez didalako uzten. Jai giroan daude batzuk jada; izan ere, asteburu honetan Fiestas Patrias ospatzen dira Txilen eta egun handia irailaren 18an bada ere, badirudi festa gaur hasten dela. Astebete daramatzate kaleek, dendek, eskolek, bulegoek, etxeek eta supermerkatuek Txileko banderaz apaindurik. Guztia da urdina, gorria eta zuria Santiagon. Ezagutzen ditudan denak daude asteburu egarriz. Eta zerbait handia datorrela sumatzen dut, baina oraindik ezin dezaket emozio hori sentitu, ez baititut festa hauek inoiz bizi izan. Hala ere, jendearen emozioak busti egiten du norbera eta zer izango ote den jakiteko gogoz nago.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*