Lurrikarak

Lurralde sismikoa da Txile. Hona heldu eta egun bira jada sentitu nuen nik “lurrikara” eta beraiek “temblor” deitzen duten horietako bat, esnatu berri ohetik altxatu eta dena dardarka sumatu nuenean. Egunero gertatzen omen dira “dardarak”, baina gehienak txikiak izaten dira eta horregatik ez dira “lurrikara”, ni ohituta ez banago ere eta niretzat denak “lurrikara” diren arren.
Baina lasai ibiltzeko aholkatu didate, hemen egunerokotasunaren parte dela eta eraikin guzti edo gehienak lurrikarak jasateko eginak daudela. Hala ere, estatistikek omen diote irailaren 18 inguruan lurrikara gogor bat egongo dela, Fiestas Patrias-etan. Eta “Terremoto” diotenean ez dira ari ardo pipeño zuria, piña mantekaua, ferneta eta granadina daraman edari horretaz, urteko sasoi honetan edateko koktel ohikoena bada ere, ez, lurrikarez ari dira. Prest egon nadin abisatzen didatela diote eta ez larritzeko dena mugitzen ikusten badut, normala dela. Eskerrak ez naizen 15. pisuan bizi, diotsat neure buruari. Eta ezin dut saihestu lurrikarekin amets gaiztoak izatea gauez. Gero esnatzen naiz eta egunean zehar ez zaizkit burutik pasatzen. Baina lurrikara sentituko banu, badakit paniko egoeran sartuko nintzatekeena. Ez nago ohituta, zer egingo diot ba.
captura-de-pantalla-2016-09-18-a-las-15-52-18

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*