Eskerrak

Eskerrak estatistikek huts egiten duten lantzean behin.
Ez da lurrikararik egon; terremotoak bai, ordea. Baina bestelakoak.
Asteburu ederra izan da, baina etxekoekin ezin daiteke konpara.
Ezagutu dut zer den Santiago Fiestas Patrias-en. Batetik, kaleak hutsik geratzen dira. Euskal Herriak bere osotasunean baino biztanle gehiago dituen hiri honetan (5 milioi baino gehiago) desertuko bolak pasatzea bakarrik falta izan da. Nola da posible?

Bueno baina honek badu bere azalpena. Familia asko itsasaldera joaten dira, Valpo, ViƱa, Osorno eta antzeko lekuetara eta, Santiagon geratzen direnak, Fonda izeneko eremuetan daude sakabanatuta. Fonda hauek hiriko parkeetan egiten dira eta, finean, urtean egun bakarra da parkera sartzeko ordaindu egin behar izaten dena. Baina bueno, honek ere badu azalpena. Parkera sartu eta giro apartarekin egiten da topo: anticuchoak (brotxeta handiak) saltzen dituzten parrillak, salchipapa (patata frijituak saltxitxekin), empanadak (enpanadak :P; de pino (okela pikatua)), terremotoak zein baino zein merkeago eta handiago eta zoazen parkearen arabera, artisautzako postu txikiak, umeentzako (edo gu bezalakoentzako) jokoak, futbolina, cueca dantzak eta kontzertuak ere egoten dira.

Eta jokatzen duzu halako “timo” antza duten joko horietako batera, botatzen dituzu 20 aro botilen sametara (eta pentsatzen duzu: 20 aro asko da, baten bat sartuko da, ala ez direlako sartzen ematen dizkidate hainbeste?) eta baten bat sartzen bada botila niretzat, eta 15. aroan jada etsita zoazela edozelan hasten zara jaurtitzen eta desesperatuta denak amaitu zaizkizunean konturatzen zara 17.na sartu egin dela. Eta hartzen duzu botila esku artean eta lagunek pozez hartzen zaituzte eta mierda, zerbeza bero dago. Eta zerbait egin beharko dugu eta zoaz txosnara, edalontzi bat hartzen duzu, izotza eskatzen duzu, gero ura eta ttak, kubitera bat montatzen duzu zure zerbeza epelarentzat. Eta okurritzen zaigu 20 aroen truke ordaindutako prezioan sal daitekeela botila (1.000 peso, 1,4euro) eta beste 20 arotan gasta genezakeela diru hori. Eta saltzea lortzen dugu, zailtasun handirik gabe (behin fresko dagoela) eta lagun batek kuadrilla bat ikusten du botilla pilo batekin eta gure moduko beste batzuk direla ulertarai digute; baina trebeagoak. Eta lagunari okurritzen zaio guk jokatu beharrean beraiei ematea 20 aroak guri botilak ateratzeko eta besteak pozik eta nik ere jokatu nahi nuen baina ok. Ardo botila bat (uste dut, ze etiketan letra txinoak zeuden) eta zerbeza bat ateratzen digute eta zerbeza berriro saltzen dugu, ardoa garestiago jarri dugunez inork ez du nahi, baina gau amaierarako gure urdailak jakingo du non bukatuko duen ardo horrek.

Hurrengo goiza galdua duzu. Burua ere astiro doa. Lurrikararen kontua izango da; osea, Terremotoarena. Baina horrelako biharamun egunetan kalera ateratzeko duzun afan ulertezin horrek etxetik ateratzera behartzen zaitu, gaur ere mortu dauden Santiagoko kaleetan barrena ibiltzera eta etxeaz gehiago akordatzera.

captura-de-pantalla-2016-09-18-a-las-15-58-17

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*