Aste honetan ikasle batek tatuajeaz galdetu dit. Beste azalpen batzuen artean, mendi bat ere badela esan diot. Mendia nire pasioa da. Mendia nire Herria da. Mendia askatasuna da. Basatia. Natura. Konexioa.
Unibertsitatean CAU izeneko Klub Andinoa dagoela azaldu dit berak eta, hainbeste bada niretzat mendia, ea zergatik ez dudan izena ematen, horrela mendira joateko taldea izango dudala, mendira ateratzea hain zaila den hiri honetatik salto egiteko erraztasuna.
Jakinminean murgilduta CAU-eko web orrialdean saltseatzen ibili naiz eta hara non aurkitu dudan “Expedición al monte Euzkadi”. Aberri zati bat daukat Txilen! Eta ondoren Eskonews-eko berri honetara heldu naiz, gailur horrek nire Herriaren izena nola hartu zuen jakitera:
http://www.euskonews.com/0233zbk/kosmo23302.html
Eta zenbat gauza geratzen zaizkidan deskubritzeko, exploratzeko, arakatzeko, ezagutzeko, etc. etc. etc.