ITZULTZEA

Agur bakoitzean zerbait hausten da norberaren barruan. Bizitzako sasoi baten parte izan den hori gehiago ikusiko ez dela jakitean edo, behintzat, ez dela gehiago berdina izango ulertzen denean. Denborak eta esperientziek josten gaituzte, aldatzen; eta joaten dena ez da sekula berriro itzultzen. Ez, behintzat, behin sorterria utzi zuen norberaren bertsio hori. Beste bat da itzultzen dena. Baina norbere eta sorterriaren arteko harreman horretan ez da norbera soilik aldatzen dena; biak aldatzen dira: norbera zein sorterria. Sorterriak norbera gabe aurrera egiten ikasi du, dela sei hilabetez, dela urtebetez, zein luzargoago. Eta norbera ezin da sorterrira bueltatu denbora pasatu izan ez balitz bezala, denak berdin jarraituko duen esperantzaz. Herria aldatu da eta zu zeu ere aldatu egin zaitu atzerriak.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*